ONGI ETORRI

lunes, 5 de diciembre de 2011

INTERPRETAZIORAKO ARIKETA

Ikasleek albisteak ekarriko dituzte klasera, orri zuri batean collage teknikaz haien erretratu bat egingo dute. Baina ez da erretratu normal bat izango, baizik eta haien izaeraren erretratua. Forma orokorra ere esanahia izan beharko du.

Egin ondoren haien lanaren eta ikaskide baten lanaren interpretazioa egingo dute maila objektiboaren eta subjektiboaren pausuak segituz.

Hona hemen adibide bat:




Maila denotatiboa (objektiboa):

-Espazio eremua orrialde zuri bat da. (DIN A-4)
-Konposaketa irudi organikoz osaturik dago, lerroak ez dira zuzenak, kurbatuak baizik, horrek mugimendu sentsazioa ematen du.
-Irudi gehienak garrantzi berdina dute, izan daiteke emakumea erlojuarekin atentzioa gehien deitzen duena izatea, irudi handiena delako, baina orokorrean guztiak tamaina oso antzekoa dute.
-Irudiak pilatuta dauden tokietan dago pisua eta urdina den tokia (fondoa) pisu barik geratzen da.
-Koloreari dagokionez, kolore hotzak dira nagusitzen direnak: urdina gehien bat, berdea… beraz, urruntasun sentsazioa ematen du.
-Erritmoa aztertuz, nahiko konstantea da, geldiuneak daude baina nahiko berdintsu banaturik daude espazio eremuan zehar.
-Orokorrean nahiko orekatua dago.
-Ehunduraz ez dago asko esateko, orri leuna da, ukitzean aldaketak albisteen zatietan nabarmentzen da.

Maila konnotatiboa (subjektiboa):
Aukeratu dudan irudi bakoitza, niretzako esanguratsuak direlako izan da.
Umeak irakaslearekin: umeak gustuko ditut eta irakasle-eskolan ikasten nago.
Zebra: gustuko dudan animalia delako.
Burua SI hitzarekin: nahiko positiboa naizelako.
Hondartza: Udarekin lotzen dudalako eta asko gustatzen zaidalako.
Dantza: Ikustea eta egitea gustuko dut.
Abioia eta itsasontzia: Bidaiatzen gustatzen zait.
Neska erlojuarekin gainean: Askotan egitea gustuko litzaidakeena egiteko denbora ez dudalako…

INTERPRETAZIOA

Interpretazioa arteari ematen diegun erantzunak izendatzeko erabiltzen den terminoa da. Eskolan garrantzitsua da teknikaz aparte interpretatzen irakastea.

Interpretazioa gure pertzepzioarekin zerikusi handia du, segun eta non bizi zaren, zer bizi duzun, nola… gauzak modu batez edo bestez interpretatzen ditugu, beraz, berdina gertatzen da arte lanekin.

Horregatik ez dago modu bakarra interpretazio bat egiteko, arte lan batek interpretazio anitzak izan dezake. Hori dela eta ez dago modu bakarra hau erakusteko, bakoitzak bere modua duelako.Norbaiti zerbait interpretatzeko eskatzen badiogu, ezin daiteke mutu geratu, edozeinek egin dezakeen gauza delako. Zure esperientzia propioetan oinarriturik eta artistak islatu nahi izan duenaren konbinaketa izango da, eta guztiok ditugunez esperientzia propioak guztiok interpretazioak egin ahal izango ditugu.



Nahiz eta interpretazioa egiteko modu bakarra ez egon, ikasleei laguntzeko egin dezakeguna jarraitzeko pausu erabilgarri batzuk erakustea da.
Interpretazioa bi maila ezberdinetan egin daiteke: Maila objektiboan (denotatiboa) edo maila subjektiboan (konotatiboa).


1. Maila Denotatiboa edo objektiboa.
• Irudiaren oinarrizko ezaugarrien deskribapena da.
• a) Arte lanaren eta egilearen datuak.
• b)Irudiaren elementuak : Formak. Kolorea. planoak, ehundura.
• c) Konposizioa: ikur pisua, ikus norabidea, konposizio mota.

2. Maila konotatiboa edo subjektiboa:
• Irakurketa subjektiboa da.
• a) Zer errepresentatzen duen, iradokitzen dizuna azaltzea, eta ezkutuan geratzen diren mezuak eta gaiak lantzea.
• b) Iritzia eman: argudioak bilatuz, prozesu osoan atera dituzunak, hipotesiak, konparaketak.... Eginez.
• c) Arte lan horri buruz diotena azalduz.

KLASEAN ERABILTZEKO TEKNIKAK 3 (adierazpena)

ESTEREOTIPOETATIK ALDENTZEKO ARIKETA

Estereotipoetatik aldentzeko ariketa bat ere egin daiteke, egun horretarako bakoitzak bere aurpegiko bi argazki eraman behar du, bat txikia eta bestea handiago, albiste batzuk ere.
Albisteen zatiekin gorputza egin behar da, baina proportzioak mantendu gabe, bakoitzak bere buruaz barre egiteko ariketa izango da. Adibide batzuk:





Gero perspektiba lantzeko, taldeetan jarriko dira eta kartulina handi batean pertsonai guztiak jarriko dituzte, baina ez edozein modutan, perspektiba igarri behar da, beraz hasieran ikuspuntua eta horizonte lerroa jarriko dute eta horren arabera bakoitza non kokatu pentsatuko dute. Hau da adibide bat:



Oso ariketa interesgarria dela uste dut, ikasleak ere konturatu behar dira inor ez dela perfektua eta betiko kanonetatik atera behar zaie, honen bidez bere guruaz barre egin ahal dute eta betiko gorputz perfektuetatik aldenduko dira, gainera perspektiba landuko dute.

KLASEAN ERABILTZEKO TEKNIKAK 2 (adierazpena)

PERSPEKTIBA

Askotan zailtasunak egoten dira marraztean perspektiba adierazteko orduan, adibidez irakaslea pertsonen ilara bat marrazteko eskatu zigunean ez nekien oso ondo nola egin, horretarako teknikarik ez dakidalako.



Perspektibaren bidez marrazkiak askoz errealago azaltzen dira. Gauzak ez ditugu beti ikus puntu berdinetik ikusten: batzuetan goitik ikusten dugu, altuera berdinetik edo goitik. Horregatik nondik ikusten dugun azaldu behar da marrazkian.

Perspektiba ondo azaltzeko eta nola adierazten jakiteko teknika badago. Ikusmena dagoen tokian puntu bat jartzen (ikus puntua) da eta segun eta non zauden kokatuta (marrazten duzuna baino beherago gorago edo parean) horizonte lerroa marrazte duzu, gero ikus puntutik behera beste marra bat egiten da eta lerro horien artea kokatu behar dira pertsonak edo gauzak.

Pertsonaren parean ikuspuntua badaukazu:


Ikuspuntua pertsona baino gorago badaukazu:


Ikuspuntua pertsona baino beherago badaukazu:


Hurbiltasun berdineko pertsonak marrazteko:


Peruginoren margo honetan perspektiba azaltzen da, horregatik atzean dauden pertsonak aurrean daudenak baino txikiagoak ikusten dira. Horizonte lerroa eta ihes puntua aurkitu daitezke eta horrela teknika honen bidez egin daitekeela ikus daiteke ere.

viernes, 25 de noviembre de 2011

KLASEAN ERABILTZEKO TEKNIKAK 1 (adierazpena)

GIZA IRUDIA

Giza irudia marrazterakoan askotan agertzen den arazoetariko bat pertsonaren proportzioak mantentzerako orduan izaten da.




Horregatik ikasleak konturatu behar dira giza irudia orokorrean tamaina proportzional bat daukala.

Haiek ondo konturatu ahal izateko ondo egon daiteke irakaslea paper handi batean etzanda jartzea eta ikasleek irudia marraztea.

Marrazkia eginda ikustean gorputzaren tamaina 7 aldiz burukoa dela konturatuko dira (marrazkia zati berdinetan zatituz).

Beraz lege hori haien marrazkietan aplikatu ahalko dute marrazki errealagoak egin ahal izateko.

ARTE HEZKUNTZA GAUR EGUNEKO CURRICULUMEAN

1992an LOGSE sortu zuten: IKUS ADIERAZPEN ETA PLASTIKAREN LENGOAIA.

1992ko LOGSE Legearekin, berriz ere Arte Hezkuntza eredu disziplinatu bezala kontsideratzen hasten da eskoletan. Hau da, artea jakinduria antolatua da berriz ere, irakatsi daiteke eta ikas daiteke, gainera lau atalek osatuko dute disziplina hau: historia, kritika, estetika eta teknikak.

Kulturaren teknologizazioaren eta komunikazioaren teoria berrien indarraren eraginez (Bauhaus eskola), artearen helburu bakarra ez da izango autoadierazpena, teknologia berriak erabiliz, arte lan berriak sortzen hasiko dira. Kultura komunikazioaren terminoetan interpretatzen zuen ikuspegi zientifiko kultural berri bat sortu zen:


Paul Kleeren kristalak, adibidez.



Unibertso bisuala eta irudien ekoizpena, komunikazio mota bat bezala ikusten hasi ziren, eta beraien ustez arteak, edo adierazpen plastikoak, lengoaia bat bezala jokatzen zuen (berehala ikusiko dugun bezala, esandako hau 1992ko LOGSE Legean islatu zelarik), haurraren ekintza plastikoa, komunikatzeko bide bezala interpretatzen duen ikuspegi pedagogiko berri bat sortu zelarik:

Artea=Lengoaia

1.Edozein lengoaiak, komunikatzailea izateko,hots, igorletik hartzailera mezua behar bezala garraiatzeko kode bat behar du.

2. Kodea, zentzumenekin jaso daitezkeen zeinu edo ikur bilduma antolatu batez osatuta dago.

3. Zeinu edo ikur hauek bi alde dituzte:


Alde pertzibigarria(adierazlea): hots edo irudi bat.

Alde izkutua(adierazia): hots edo irudi horri dagokion ideia.

Beraz umeei teknikaz aparte, interpretatzen ere erakutsi behar zaie.

4. Komunikazio prozesuaren oinarrizko eskema da:


Igorlea---------mezua/kodea---------hartzailea

miércoles, 23 de noviembre de 2011

ARTE HEZKUNTZAREN JOERA NAGUSIAK

Dakigunez artea asko aldatu da historian zehar, beraz artea erakusteko metodoa ere aldaketa ugari izan ditu, hauek izan dira tendentzia nagusiak:

Tendentzi klasikoa “Logozentrikoa” (erdi arotik, XX.menderarte)

-Erdi aroan gremiotan irakasten zen baina XX.mendera hurbiltzean akademiak sortu ziren.
-Biek oinarrian ezaugarri pedagogiko berdinak dituzte.
-Artista eta artisauaren artean ez zegoen bereizketarik.
-Errazenatik zailenera ikasten zen.
-Ikasteko modua irakaslearekin zuzena zen.
-Arau batzuk finkatutak zeuden (adb: ama birginaren arroparen kolorea)
-Imitazioa zen ikasteko modua.
-Gauzak ahalik eta errealago egiten saiatzen ziren.




Eredu erromantikoa/autoadierazpenaren eredua:

-Akademien gainbeheraren ondorioz sortu zen.
-Orain ez daude bilatzen gauzak modu erreal batean egitea akademian. bezala, orain sentitzen dutena adierazi nahi zuten,
-sormena zen haien adierazpen modua
-Eredu hau ikastetxera eramaten zen, gizaki sortzailaren ahalmena.
-Sentimendua arrazoia baino garrantzitsuagoa da.
-Arauaren aurrean askatasuna dago.
-Rosseauren eragina handia izan zen garai honetan, bere ustez: haurra berez dauka sortzeko sena, eskolan egin behar duena laguntzea da.
-Eredu honek zulo batzuk uste ditu eskolan: artea ez da erakusten haurra sena badaukalako, eredua ez dago.
-Sentipenak ezin dira ebaluatu orduan beste iakasgaiekin desoreka sortzen da.
-Erronka dago ikastetxean, arte hezkuntza disziplinatzeko orduan
-Marrazki librea hemen koka dezakegu.



Eredu disziplinarra

-60. hamarkadan Semiotikatik datorrena errespetatzen da.
-arte esanahi zabala hartzen da, bere kontzeptua zabaltzen da.
-Autoadierazpena ez da artearen helburu bakarra izango.
-Artea produzitzeko aukera anitzak izango dira.
-Artearen mugak hedatu dira, teknologi berriak erabiltzen dituzte.
-artea=lengoaia ikusten da. Kodifikatuta dagoen lana.
-Lehen ikasleak irakaskuntzaren prozesuaren protagonismo osoa zuen.
-Irakaskuntzaren marko berri honetan irakasleak jakintsuaren papera beteko du.
-Arrazoia eta autoadierazpena dute garrantzia.




Gaur egun eredu hauek oraindik ere erabiltzen dira.

ADIMENAREN GARAPENAREN TEORIA ARTE HEZKUNTZA

Ikertzaile askok ikertu dute adimenaren teoria, adibidez Piagetek.

Lowendfeldek etapa ezberdinak arte hezkuntzan aplikatu zituen eta etapa bakoitzari hainbat ezaugarri aurkitu zizkion:

Zirriborroa (2-4 urte)


Garapen grafomotorra.
Oso fase inportantea da. Ondo finkatu behar den fasea. Bertan lortzen dituelako gero adierazpen grafikorako beharko dituen oinarrizko tresnak. Adibidez garapen kinestesikoa, eskuaren mugimendua kontrolatzen hasten delako.
Hiru Azpifase daude etapa honetan:
a) Ordenatu gabeko zirriborroa 2 urte
b)Zirriborroa kontrolatua.2-3 urte
c) Izena duen zirriborroa. 3-4 urte



2.- Aurreskematikoa. (4-7 urte)


-Marrazteko modu desberdina sortzen da.
-Komunikazio Grafikoaren sorrera ematen da etapa honetan.
-Haurrak kontzienteki erabakitzen du ze formak erabiliko ditun.
-Inguruarekin zerikusirik dituen formak sortzen ditu.
-Trazak beste funtzio bat betetzen hasten da, objektu bisualak sortzea.
-Formak oso ongi zehaztuak agertzen dira, traza menperatzen hasten delako. Forma bakoitzak badu bere esanahia.
-Hasieran haurrak ezin zuen gogoeta bat egin, orain aldiz bai.
-Marrazkiaren eta pentsamenduaren arteko lotura nabarmena da.
-Buruandiak.
-Oinarrizko formak.
-Erraz ezagutu daitezkeen gauzak egiten dituzte lau urteekin.
-Bostekin, pertsonak, etxeak, zuhaitzak, loreak eta egunerokotasunean azaltzen zaizkion gauzekin betetzen dituzte bere marrazkiak.



3.- Eskematikoa (7-9)


-Inguruarekin dituen harremanak islatzen ditu. Azaltzen zaizkion formak, antolatzen eta definitzen saiatzen da.
-Pentsamendu sortzailea garatzen hasten da.
-Lowendfel-en ustetan, aurreko etapetan izan duen esperientziari esker, haurrak kontzeptu bakoitzerako eskema grafiko bat sortzen du,.
-Eskemak: marra geometrikoez eginiko irudiak dira.
-Figurak errepresentatzeko erabiltzen ditun formak dira.
-Giza irudi baten eskema, gizakiak duen forma horren kontzeptua litzateke, eta errepika ditzake beste esperientzi berri batera iristen den arte.




4.- Errealismoaren fasea. (9-11 urte)


-Aurreko tendentzi eskematikoa gainditzen ditu.
-Irudi geometrikoak desagertzen dira.
-Jantzian jartzen du arreta.
-Lur lerroa gainditzen du. Planoa azaltzen da.
-Zehaztasunean, detailean jartzen du arreta.
-Marrazkia eta modeloaren arteko berdintasunari buruzko interesa azaltzen du.

viernes, 28 de octubre de 2011

ESTEREOTIPOAK

Orokorrean marrazterako orduan estereotipo oso finkatuak izaten dituzte umeek. Adibidez:

Zuhaitzak egiteko estereotipoa oso finkatuta egoten da.


Pertsonak margozterako orduan betiko monigoteak egiten dituzte inolako proportzioak kontuan izan gabe.


Etxeak egiterakoan ere oso irudi antzekoak erabiltzen dituzte.

MARRAZKI LIBREA

Marrazki librea plastika klaseetan erabiltzea ideia ona izan daiteke batzuetan sormena lantzeko, baina ez da oso gomendagarria beti hori erabiltzea, honekin batera Imanol AGIRRE ARRIAGAren artikulu interesgarri baten zati bataukeratu dut, hala ere artikulua askoz luzeagoa da.

Osoa link honetan irakur daiteke:

http://www.hikhasi.com/fitx/fitxategiaJeitsi.php?id=34&emota=6&dok_id=549


Marrazki librearen erabilpenaren arazoak.
Hezkuntza plastikoaren porrota.

Irakasle askorentzat haurren trebetasun grafikoak sailkatu daitezke. Haur batzuk onak eta beste batzuk txarrak izango dira sailkapen honen arabera,
gaitasun hauek ahalmen natural baten ondorio hutsak izango balira bezala edo norberak jaiotzetik aldaezina duen trebetasun


bat izango balitz bezala. Hau dela eta, haurrak marrazkigintzarako gaitasuna erakusten badu onartua ikusiko du bere trebetasun hori,baina zer egiten dugu horrelako ahalmenik erakusten ez duen haurrarekin?

Normalean ez da ezer egiten eta haurra bere garapen bakartiaren arabera geratzen da. Justu beste edozein arloan gertatzen den aurkako jarrera da honako hau, hain zuzen ere; irakurketan, idazketan edo aritmetika arloan berehala saiatzen baikara irakaskuntza prozesuan sortzen diren arazoei
konponbidea bilatzen. Batzuen ustez jarrera pedagogiko hau marrazkigintzaren, eta orokorrago, artearen ezaugarrien ondorio logiko bat
izango litzake. Hain zuzen ere, oso hedatua dagoen jarrera batek dio haurrari marrazten erakusteak bere autoadierazpen naturala oztopatzea eta
hiltzea dela; nolabait ere, haurren marrazkien aberastasuna

autoadierazpen “naturalaren” ondorio zuzentzat hartuz. Inori ez zaio bururatzen, ordea, idazketarako eta irakurketarako ematen dugun irakaskuntzak haurrek gero burutuko dituzten olerkietan edo narrazioetan
inolako eragina izango duenik.

viernes, 21 de octubre de 2011

ARTEAREN HISTORIA OSO LABURRA

Artean hiru garai nagusi egon dira eta garai bakoitzak bere ezaugarriak ditu:

Aro klasikoa: Migel Angeletik XIX mederarte: Gai erlijiosoak ziren nagusi, atearen bezero nagusia eliza zen. Imitazioaren bidez sortzen zen artea (ikusten zutena margoztuz).




Aro modernoa(XX. mendean): Artea eraberritu zen, artistek kanon klasikoarekin amaitu zuten, imitazioa utzi zuten eta sormena lantzen hasi ziren.




Aro postmodernoa (XX. mende bukaera): Gai sozialak dira nagusi, gizartearen aldaketak, arazoak, kritikak...

viernes, 14 de octubre de 2011

Arte hezkuntza

Erabaki dut zein izango den nire blogaren gaia: Arte hezkuntza. Nire ustez irakasgai hau oso garrantzitsua da, gehien bat hezkuntzaren lehen urteetan, bertan gaitasun psikomotoreak nahiko lantzen direlako. Horretaz aparte daukan garrantzia baino gutxiago ematen diogula pentsatzen dut, matematika, gaztelania... baino askoz garrantzi gutxiago.


Gai honekin batera, plastikan, oso garrantzitsua da umearen sormena lantzea. Honi buruz artikulu interesgarri bat aurkitu dut:

Garrantzitsuena da umearen adierazpen librea eta sormena indartzea. Sortze-lana oso pertsonala da. Horregatik, irakasleak ezin du interbenitu ereduak proposatzen, ez da bidezkoa lanak zuzentzea, inola ez sujeritu zer egin behar duen.

Umeak duen irudimena oso handia da, beraz, hark berak aukeratuko du zer egin. Sarritan, helduek galderen, baliospenen eta balorazioen bidez sormen -prozesua bidean hartu egiten dugu; eta ahaztu egiten dugu prozesu bera dela inportantea eta ez emaitza.

Umeak libreki eskuz erabili behar du materiala. Ikertzeko aukerak materialetan dautza.

Oso inportantea da euskarri eta tresna ugari eskaintzea, materiala berritzea eta zaintzea (pintzel garbiak, puntak zorrotzak, margoak nahastu gabe, ongi margozten duten errotuladoreak...). Bitxikeria hauek ondorioekin erlazio zuzena dute.
Nire ustez marrazki librea eta sormena baino askoz gauza gehiago landu behar dira.

viernes, 30 de septiembre de 2011

Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak ikasgaian sortutako blog-a da hau, oraindik ez daukat gaia argi, beraz, sarreratxo orokor bat besterik ez da. kontuan izanda teknologia berri hauek gizartean gero eta garrantzi gehiago dutela, hezkuntzan ere oso inportanteak dira.



Hezkuntza eta teknologia berriei buruzko bideoa: